Klima aldaketaren ondorioetako bat
uraren zikloaren aldaketa da, baita
hirietan ere. Loiolako araztegira egindako
bisita honetan, etxeko eta industriako
hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien
saneamendu-instalazioak eta -tratamenduak
ezagutuko ditugu, itsasora isuri aurretik.
Era berean, tailer didaktiko bat egingo
dugu, manipulazioan eta esperimentazioan
oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak
eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko.
Añarbeko Urak-ekin lankidetzan
antolatutako jarduera.