Bi aktore gazte zuzendari famatu baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor
oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin
bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu
kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.
" Winona & Grace " antzezlanak aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da. Hainbeste
gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du,
lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.