2019an Ganbila antzerki bilduma jarri zuten martxan Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak. Orain arte hamabi liburu plazaratu dira, eta bertako txatalekin bakoitzaren lagina eskainiko du Karrika antzerki taldeak, antzezlanen collage bat osatuz. Egile hauen testuak irakurriko dira: Miren Tirapu, Patxo Telleria, Artedrama/Dejabu/LPTDP, Galder Perez, Kepa Errasti, Eneritz Artetxe, Erika Olaizola, Agurtzane Intxaurraga/Arantxa Iturbe, Sarah Kane.