Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973).
Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena "Ura eta bakea" (2019) eta bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante besteak beste.