Hiriko-parkeek funtsezko zeregina
dute hirien eta bertako biztanleen
ongizatean, berdeguneek lasaitzeko tokia
eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen
baitigute hormigoiz estalitako hirietan
bizi eta lan egiten dugunoi. Parketik
parkera ekimenak, Donostiako parkeak
hobeto ezagutzera eta haietaz gozatzera
gonbidatzen zaitu. Horretarako, irteera
hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu
eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain,
familian jolasteko tartea ere izango dugu.