Udari ongietorria emateko ez zaigu kontzertu bat baino ideia hobeagorik bururatzen! Baina ez da izango edozein moduko kontzertua. Munduan naturaren hotsekin eta elementuekin bat egiten duten musika instrumentu ugari daude: Didgeridoo-a, burrunbaria edo itsas danborra bezalako musika tresnak, haizea, trumoiak eta animalien hotsen oihartzuna ekartzen digute.
Saio honetan instrumentu hauen erakustaldi bat izango dugu eta nola jotzen diren ezagutuko dugu. Ondoren, parteartzaileek hauek jotzeko aukera izango dute eta azkenik etxera eramateko musika tresnak sortuko ditugu material birziklatua erabiliz.