Hiriko-parkeek funtsezko zeregina dute
hirien eta bertako biztanleen ongizatean,
berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz
gozatzeko aukera eskaintzen baitigute
hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan
egiten dugunoi. Parketik parkera ekimenak,
Donostiako parkeak hobeto ezagutzera
eta haietaz gozatzera gonbidatzen zaitu.
Horretarako, irteera hauetan parke
bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik
ederrenak esploratzeaz gain, familian
jolasteko tartea ere izango dugu.