Nortasuna+ erakusketaren baitan, Anari Alberdi musikariak eta Iñigo Astiz kazetari eta idazleak "Kantatu, maitatu eta zalantza" solasaldi-musikatua eskainiko dute Oihanederren.
Iñigok gidatuta, kantu bat den emaitzaraino doan bideaz jardungo du Anari musikariak. Horretarako, bere ibilbide luzeko zenbait kantu esanguratsu hautatu eta abestuko ditu emanaldian zehar, gitarra soilaren laguntzarekin. Iñigo Astizen galderei erantzunez, kantu bat nola eta nondik sortzen den azalduko du musikariak.
Eta Anariren kantuetan hitzak duen garrantziari helduz, idazteko orduan izan duen bilakaeraz, aurkitu duenaz, bilatu duenaz, aurkitu ez duenaz, eta bidean galdu duenaz jardungo du, besteak beste.