Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak
urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro
bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere
xarma, baita neguak ere. Neguan hosto
iraunkorreko koniferek hartzen dute
dagokien protagonismoa parkean, zedro,
izei eta pinuak baitira urtaro gogor honetan,
adarretan hostoei eusten ausartzen diren
zuhaitz gogor eta sendoak. Badira fruituak
neguan ematen dituenak ere, animalientzat
oso preziatuak janaria garesti baitago sasoi
honetan. Arropa jantzi, neguko ibilaldi
baten xarmaz gozatzeko.
Familientzako bisita hau (5-9 urteko
haurrak), eskulan batekin amaituko dugu.