Bihotz Inguru baso-eskolako lagunekin
batera, familiei, naturaz gozatzeko
baliabideak eskaintzeko saioa egingo
dugu Uliako basoan. Handiak eta txikiak
gonbidatuak zaudete goiz pasa atsegin
eta aberasgarri honetara. Aire zabaleko
jolasaren ezaugarriak aurkezteaz gain,
basoko testuinguruari etekina ateratzeko
azalpenak eta proposamenak ezagutuko
ditugu modu praktiko eta informalean.
Naturako onurak haurraren garapenean
ukaezinak dira. Ez ezazue aukera paregabe
hau galdu, zuen txikiekin basoaz ikasi eta
gozatzeko!