Donostiako portuak mila sekretu eta gauza
interesgarri ditu. Horregatik, gure portua
beste era batera ezagutzera eta dastatzera
gonbidatzen zaituztegu, Euskal Itsas
Museoko bitartekaritza-taldeak lagunduta.
Bisita honetan, Isturiz I baxurako
itsasontzian igoko gara, Donostiako
Karmengo Ama kofradiako baxurako
arrantza-ontzi profesionalean. Bertan,
Borja Isturiz patroiak denboraldian zehar
arrantzan erabiltzen dituen aparailuak,
egunerokoan erabiltzen duen teknologia
eta bere lanbidearen xehetasunak erakutsiko
dizkigu.
Amaitzeko, baxurako arrantzan
oinarritutako sasoiko produktuak
dastatuko ditugu Kofradia-Itsas Etxean.