Jose Miguel Etxeberria "Naparra", Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten. Euskal Herriko gerra zikinaren testuinguruan desagertu zen, eta Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Bere autoa Ziburun agertu zen, jendarmeria baten aurrean. Aita jendarmeen deira joan eta kotxearekin zer egin nahi duen galdetzen diotenean, bolantea autotik ateratzen du. Amari agindu zion ez zela esku hutsik itzuliko.