Kontuak: Joseba Sarrionandia
Kantuak: Ines Osinaga
Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal
Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun.