Udaberriarekin batera Euskal Gazteriaren borroka grina ernalduko da, gure potentzial guztia herri mailako borroka zikloaren mesedetan jartzera goaz eta batez ere gure bizitzak zeharkatzen duen Belaunaldi Krisia gainditzera goaz. Alegia, Gazte Udaberri baten aurrean gaude non geroz eta gazte gehiago izango garen herri honen eraikuntzaren alde ekingo dugunak. Eta hain zuzen ere hor kokatzen dugu ekimen hau.