Urtaroak ez dira jada lehen zirenak... uda
luzatzen ari dela dirudi, eta udaberria
gero eta epelagoa eta iragankorragoa da,
ia konturatu gabe ihes egiten digu. Zer
gertatzen da udazkenarekin? Nola eragiten
dio aldaketa globalak Cristina Eneako
udazkenari?
Helduei zuzendurik irteera honetan,
parkeko urtarorik ederrenetako batez
gozatuko dugu, ginkgoa urre-kolorez
jantzita eta bere adarretatik zintzilik
dauden fruituak eskaintzen dizkigunean
eta astigarrek gama gorrixka amaigabeko
hostoak erakusten dizkigutenean.