Aurten 10 urte betetzen dira interpretazio
zentroa ireki genuenetik eta urte hauetan
egin dugun gauzarik ederrenetako bat
erlauntza jartzea izan zen. Asko ikasi
genuen intsektu bitxi hauei buruz eta
baita naturan daukaten garrantziaz ere.
Horregatik, aurten interpretazio zentrora
erle familia berri bat ekarriko dugu eta
hasieratik ibilbide hau gurekin egin duen
Julian Urkiola erlezaina gurekin izango
dugu interpretazio zentroko biztanle
berriak ezagutu eta erleen eta erlezaintzaren
gaur egungo egoerari buruz hitz egiteko.