Duela egun batzuk Cristina Enea parkean gertaera misteriotsu bat eman zen, eta Donostiako udaltzaingotik deitu digute kasua argitzeko laguntza eskatuz.
Egunero bezala Joxepi Goikoetxea bere txakur Pinttorekin paseoa ematen ari zen. Txakurra bistaz galdu zuen momentu batean desagertu egin zen. Ez dago bere arrastorik. Egunero pertsona berdinak topatzen ditu Joxepik parkean, ordu eta toki berean beti. Orain guztiak dira susmagarri. Cristina Enean bertan pistak bilatu beharko ditugu ea kasua argitzea lortzen dugun. Prest al zaudete detektibe lanak egiteko?