Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da.
Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz, euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunaren auziari erreparatzen dion erakusketa honetan.