Thriller-a. Benetako gertakarietan oinarritua.
Espainiako historia kriminala markatu zuen serieko lehen hiltzailearen kasua. XIX. mendearen amaieran, hainbat emakume aurkitzen dituzte lepoa bihurrituta Gasteizko kanpoaldean. Pio Pinedo udaltzainburuak gerra garaiko baliabide faltari aurre egin behar dio; horrez gain, agintarien presioa ere jasan behar du, azken horiek nahiago baitute ezkutuan mantendu gero eta ugariagoak diren hilketak.