Gork doktorea asko ibili da munduan zehar
bidaiatzen eta ondo ezagutzen ditu tokian
tokiko animalien bizimodu eta ohiturak.
Lagun paregabeak egin ditu bidaia hauetan
eta beti da pozgarria eskutitz, mezu edo
zurrumurruen bitartez haien berri jasotzea.
Baina jaso duen azkeneko eskutitzak
benetan kezkatuta utzi du. Munduko bazter
guztiak nahasten dabilen arazo baten berri
izan du eta Uliara etorriko da deskubritu
duena kontatzera. Zatoz Gork-en mezua
ezagutu eta batu bere ekintzaile taldera!