Herritarrek Lekuona Fabrika barrutik ezagutzeko aukera izango dute bere irekiera ofiziala aurretik. Izan ere, eraikina bera eta baita proiektua ere ezagutzeko ate-irekien saioak antolatuko baitira maiatzaren 15etik aurrera. Astelehenetik larunbatera izango dira bisitak, goizean bat eta arratsaldean beste bat, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak txandakatuz.