Anasek, rapero ohiak, Casablancako auzo xume bateko kultur etxe
batean kolaboratzen du. Bere irakasle berriak bultzatuta, gazteak
tradizio jakin batzuen zamatik askatzen saiatuko dira, beren pasioa
bizitzeko eta hip hop kulturaren bidez beren burua espresatzeko,
adierazpen askatasunaren aurkako mehatxu ugari jasaten dituen
gizarte baten barruan.