Nazaret-eko Jesus-en garaian gaude. Brian, erromatarren okupazioaren aurka dagoen gazte idealista bat da. Hauen aurka egiteko “Judeako fronte herrikoia”, erromatarren aurka borrokatzen duen taldean sartuko da eta bere matxinada partikularra hasiko du. Bere lehenengo ekintza iraultzailean atxilotu egingo dute eta Poncio Pilatos gobernadore erromatarraren eskuetan eroriko da. Ihes egin eta gero, MESIAS-tzat hartuko dute eta... beno, hobe izango da antzezlana ikustea, Monty Phyton-en zentzugabeko umorearekin egindako antzezlan zoragarri hau. Eta ez ahaztu, bizitzako alde ona begiratu beti!