2026ko ekainaren 2an, 100 urte betetzen dira Cristina Enea finkaren eskubideak Donostiako Udalaren esku geratu zirela eta parke ireki zela. Efemeride hau ospatzeko, Mandasko dukeei buruzko bisita bereziak izango ditugu, XIX. mendearen bukaerako Donostiako burgesiaren parte izan zen eragin handiko bikote hau hobeto ezagutzeko. Parkeko ibilaldi honetan, "Cristinaren etxea" nola eraiki zen gogoratuko dugu eta bertako txoko berezienak ezagutuko ditugu.