Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak
urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro
bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere
xarma. Urtaro honetan, parkeak babesleku
eta oasi gisa duen funtzioa oraindik
nabariagoa da. Udako egun sargorietan
freskotasuna eskaintzen du eta animalia
askok bertako putzuak aukeratzen dituzte
ura edan edo bertan murgiltzeko. Parketik
paseoa eman ondoren, naturak udaran
eskainitako “oparitxoak “ erabiliz eskulan
eder bat sortuko dugu. Familientzako bisita,
haur eta helduentzat.