Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Horretarako daude kazetariak (jajaja).
Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat diru mordo bat irabazteko.
Izan ere, pobre bizitzeko... horretarako daude kazetariak.
Nekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar bat eta sakratuarekin, "delikatuak" izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatiuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza... eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak.