Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatzen dituzte emanaldian. Kantu bila joan, eta kantuek harrapatzen dute Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) musikariari, eta antzeko zerbait gertatzen zaio Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) idazleari ere: poemak harrapatzen saiatu, eta poemek harrapatzen dute bera. Adam Zagajewski poeta poloniarrak zorrotz irudikatutako korapilo horri helduko diote Jonek eta Iñigok poesia eta musika uztartuko dituen emanaldi honetan:
«Sekula ez dut ulertu nola den posible bi elementu hauen arteko bizikidetza: musikaren murmurio arina eta historiaren arnasestua».
Gogoetarako egokiak dira hitzak eta abestiak.