Europara legez kontra iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen duen antzerkia da. Patxi Zubizarretaren izen berreko liburuan oinarrituta dago, eta honekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen 2019an. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna Oihaneder euskararen Etxea-Montehermoso Kulturunean estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen.