Ekitaldia bertsolariek, musikariek eta gai jartzaileak osatuko dute. Bertsotan Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe, Josune Aramendi eta Ane Labaka arituko dira. Musika jartzen Araitz Bizkai eta Oihana Landa. Eta gai jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Urien. Antolatzailea Soraluzeko BertSora Bertso Eskola da eta Soraluzeko Udala ekimenaren sustatzailea.