Urtaroak ez dira jada lehen zirenak... uda
luzatzen ari dela dirudi, eta udaberria
gero eta epelagoa eta iragankorragoa da,
ia konturatu gabe ihes egiten digu. Zer
gertatzen da udazkenarekin? Nola eragiten
dio aldaketa globalak Cristina Eneako
udazkenari?
Ibilaldi familiar honetan, parkeko
urtarorik ederrenetako batez gozatuko
dugu, ginkgoa urre-kolorez jantzita eta
bere adarretatik zintzilik dauden fruituak
eskaintzen dizkigunean eta astigarrek gama
gorrixka amaigabeko hostoak erakusten
dizkigutenean. Udazkeneko ikuskizun
honetaz gozatu ondoren, eskulan bat
sortuko dugu parkeak eskaintzen dizkigun
altxor txikiekin.