Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.
Neguko lehenengo filma Michael Haneke-ren Happy End izango da. Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.