2026ko ekainaren 2an, 100 urte betetzen
dira Cristina Enea finkaren eskubideak
Donostiako Udalaren esku geratu zirela
eta parke ireki zela. Efemeride hau
ospatzeko, Mandasko dukeei buruzko bisita
bereziak izango ditugu, XIX. mendearen
bukaerako Donostiako burgesiaren
parte izan zen eragin handiko bikote
hau hobeto ezagutzeko. Parkeko ibilaldi
honetan, “Cristinaren etxea” nola eraiki
zen gogoratuko dugu eta bertako txoko
berezienak ezagutuko ditugu.