Altsasu ikuskizunak, Momotxorroaren irudia
hartu du abia puntutzat, Altsasuko inauterietako
pertsonaiarik esanguratsuenetako bat,
azken urteetako kasu judizial polemiko eta
zinestezinetako batean murgiltzeko. 2016ko
urriaren 15ean udalerri horretan izandako
gertaeretan oinarritutako kasua. “Orbaintzea:
dramaturgiak inoiz gehiago ez” proiektuaren
barruan sortu da ikuskizun hau, eta antzerkigile
gazteei laguntzea, oraintsuko iraganari buruzko
ezagutza eta hausnarketa sustatzeko.