Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdian hautatutako proiektuen aurkezpena egingo da ekainaren 21ean, 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Modu honetan, Aritz Ibarraren Gasteiz 1200 – Defentsa amaigabea eleberri grafikoa, Sandra Salazarren Idi-gosea fanzina eta XUP! Antzerki taldearen Beita web-telesaiaren prozesuen nondik norakoen berri emango digute. Bide batez, Itsulapikoa plataformaren bidez crowdfunding kanpainan babesa eman dieten lagunek beren sariak jasotzeko aukera izango dute egun honetan.