Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. VictorFrankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki.
AnaGalarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Pettimusikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.
Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukeraematen du:
Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabekoondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute,oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortzaMary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?