Cristina Enea parkeko zuhaitz eta
landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta
urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna
eta bere xarma. Udaberrian esnatuz doa
natura neguko lozorroa atzean utzita.
Zuhaitzek hosto xamur eta berde distiratsu
estreinatzen dituzte, tenperatura epelaz
eta eguzki izpi goxoez gozatzeko prest.
Parkea energiaz gainezka azaltzen zaigun
garai honetan, txorien kortejuzko kantuek
eta koloretako loretxoek parkea bizibizi
dagoela iragartzen digute. Parketik
paseoa eman ondoren, naturak udaberrian
eskainitako “oparitxoak “ erabiliz
eskulan eder bat sortuko dugu. Familiei
zuzendutako jarduera.