Errenteriako Udalak LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean Vicente Vadillo Santamaria “Francis”-en omenezko kontzertua antolatu du, haren hilketaren 42. urteurrenean. 1979ko ekainaren 10ean, Francis polizia batek tiroz hil zuen Errenteriako diskoteka batean, trabestia izateagatik. Bere omenez, ekainaren 5ean, 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Eli Pagolak eta Manex Pagolak Kontzertu bat bertsotan kontzertuaren emanaldi berezia eskainiko dute.
Emanaldiak jarritako bertsoen balioa eta eragin-ahalmena zabaltzea du helburu eta doinuetara bestelako erritmo, instrumentu eta estiloak hurbiltzea. Horretarako, melodiaren eta hitzen arteko oreka bilatzen da, musikaz lagunduriko bertsoak izan beharrean, musikaren eta bertsoen arteko elkarlana izan dadin. Ahotsak eta zenbait instrumentu zuzenean jotzen dira eta gainontzekoak, oinarri elektronikoarekin batera, aurrez grabatuta erreproduzitzen dira. Sorta bakoitzaren arabera hainbat musika-tresna jotzen dira zuzenean: baxua, biolina, alboka, güiroa…
El Ayuntamiento de Errenteria, en colaboración con la Mesa LGTBI+, ha organizado un concierto en memoria de Vicente Vadillo Santamaría “Francis”, en el 42 aniversario de su asesinato. El 10 de junio de 1979, Francis fue asesinado a tiros por un policía en una discoteca de Errenteria por ser travesti. En su honor, el 5 de junio, a las 19:00 horas, en el Centro Cultural Niessen. Eli Pagola y Manex Pagola ofrecerán una actuación especial del concierto Kontzertu bat bertsotan.
El objetivo de la actuación es difundir el valor y la capacidad de influencia de los bertsos emitidos y acercar otros ritmos, instrumentos y estilos a las melodías. Para ello, se busca un equilibrio entre la melodía y las palabras, que no sean versos acompañados de música, sino una colaboración entre música y versos. Las voces y algunos instrumentos se tocan en directo y el resto, junto con la base electrónica, se reproducen grabadas previamente. Dependiendo de cada lote se tocan en directo varios instrumentos: bajo, violín, alboka, güiro..