Kortxeak & Krispetak zikloak zazpi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako 3 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.
Gaurkoan Ivan Castellek zuzendutako The Rise Of The Synths filma eskainiko dugu, Synthwaven historia eta eszena gerturatuko digun filma.
The Rise Of The Synths denboran egindako bidaia da, Synthwave (Outrun edo Retrowaveere deitua) izeneko eszena musikal baten sustraietara: musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturaren nostalgiaren arteko nahasketa. Azken urteotan, Interneteko foroetan joera diskretu bat izatetik, sare sozialetan milioika erreprodukzio dituen azpikultura bat izatera pasa da, mainstreamean eragin geldiezinarekin. John Carpenter ikonikoak kontatua, filmak nostalgia eta musika, sormen prozesuak eta erreferentzia kulturalak, berjabetzea eta bidezko sorkuntza uztartzen ditu.