Javier Aguirresaroberi buruzko zikloaren hirugarren saioa. Ozzinemak Al otro lado del río y entre los árboles aurkezten du, Javier Aguirresaroberi eskainitako zikloaren barruan. Paula Ortizek zuzendua eta Ernest Hemingwayren nobelan oinarritua, filmak Aguirresaroberen argazkigintza du ardatz; bere giro malenkoniatsu eta iradokitzaileak istorioaren tonua definitzen du. Bere filmografian zuri-beltzean egindako film bakarra da, nostalgia eta gerraosteko gainbehera azpimarratzen dituen baliabidea.
Venezian filmatua, pelikula nabarmentzen da arte-zuzendaritza zainduagatik eta eszenaratze dotoreagatik, pertsonaien hauskortasuna indartzen duten elementuak izanik. Liev Schreiber, Matilda De Angelis eta Danny Hustonek osatzen dute aktore-zerrenda, nazioarteko jaialdietan aitortutako interpretazioekin.
Ortizen eta Aguirresaroberen arteko lankidetzak tratamendu bisual berezia eskaintzen du, argi-ilunekin jolastuz, eta Veneziako edertasunaren eta kontakizunaren malenkoniaren arteko kontrastea nabarmenduz.
Richard Cantwell AEBetako armadako koronela da, gerrak erabat markatua. Gaixotasun terminal bat duela jakitean, patxada hotz batekin erantzuten du. Hala ere, gazte batekin izandako ustekabeko topaketak berpiztu egiten du, berriro biziberritzeko itxaropenarekin.
Jatorrizko bertsioan, azpidatziekin. Iraupena: 105'.---Tercera sesión del ciclo sobre Javier Aguirresarobe.Ozzinema presenta Al otro lado del río y entre los árboles dentro del ciclo dedicado a Javier Aguirresarobe. Dirigida por Paula Ortiz y basada en la novela de Ernest Hemingway, la película cuenta con la fotografía de Aguirresarobe, cuya atmósfera melancólica y evocadora define el tono de la historia. Se trata de la única película en blanco y negro de su filmografía, un recurso que acentúa la nostalgia y la decadencia de la posguerra.
Rodada en Venecia, la película destaca por su cuidada dirección de arte y su puesta en escena, que refuerzan la fragilidad de los personajes. Liev Schreiber, Matilda De Angelis y Danny Huston encabezan el reparto, con interpretaciones reconocidas en festivales internacionales.La colaboración entre Ortiz y Aguirresarobe ofrece un tratamiento visual que juega con luces y sombras, subrayando el contraste entre la belleza de Venecia y la melancolía del relato.
Richard Cantwell es un coronel del ejército estadounidense atormentado por la guerra, que se enfrenta a la noticia de que padece una enfermedad terminal con estoica indiferencia. Un encuentro casual con una joven comienza a reavivar en él la esperanza de renovarse.
Proyección en versión original subtitulada. Duración: 105'.