Deabru Beltzak sortutako ikuskizuna, Olatz Pagaldai eskoriatzarrak eta Jon Zubiaga "Osoron" arrasatearrak oholtzan antzezten dutena.
Gabonak heltzear direnean, Olentzerok bere etxeko ateak zabaltzen dizkigu han egiten diren lanak erakusteko.
MariDomingi eta Txoropito laguntzailea gabonen prestakuntza lanetan murgilduta daude gau eta egun opari fabrikan, txikien eta ez hain txikien desioak garaiz betetzeko, urduritasun eta nekeari aurre eginez.