SPQRT (Petites Histoires Sans Paroles 2) Compagnie l’Alinéa konpainiaren hitzik gabeko txotxongilo eta zuzeneko jazz musikako ikuskizuna da, kirolaren mundua umorez eta irudimenez aztertzen duena.
Ikuskizuna 15 minutuko hiru piezak osatzen dute, eta bakoitzak kirol-diziplina eta manipulazio-teknika ezberdin bat erakusten du.
Brice Coupey txotxongilolariak eta Jean-Luc Ponthieux kontrabaxu-jotzaileak sortutako obra hau publiko guztientzat pentsatuta dago (5 urtetik aurrera).