Azaroaren 9an, ANBOTOk 25 urte beteko ditu Durangaldeko tokiko aktualitatearen berri euskara hutsean eskaintzen.
Ibilbide hori bidelagun askori eskerrak egin dugu, milaka izan dira-eta urterik urte ondoan izan ditugun irakurleak, harpidedunak, kolaboratzaileak, bezeroak, babesleak, elkarteak eta instituzioak. Eta efemerideak ospatzeko daudenez, gure komunitateko kide guztiekin goraipatu gura dugu bidea.
Horregatik, datorren azaroaren 9an, ekitaldi txiki bat egingo dugu Plateruena Kultur Aterpean. Elkarrekin bizitako uneak gogoratzeko eta etorkizunari begiratzeko ekitaldia izango da, tokiko informazioa, gertutasuna eta euskara erdigunean ipintzekoa. Horrenbestez, eskuratu zure sarrera eta erdu azaroaren 9an Plateruenera!
Jarrai dezagun elkarren bidelagun izaten.
Oraindik istorio asko dugulako partekatzeko. Garena kontatzeko.