Bisita honetan Donostiaren bizkarrezur
izan den Urumearen ibaiari buruz gehiago
jakiteko aukera izango dugu. Urumearen
ibarrean jarritako panel didaktikoak
baliatuz, edukietan sakondu eta Urumean
oinarritutako lanbideen, bizimoduen,
baserrien eta beste hainbat bitxikeriren
inguruan jardungo gara, ibilbide atsegin
bat eginez.