Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu eta ikusgarrienak, baina ederrak dira oso eta geologiarentzat opari galanta dira. Hitzaldi honetan hain gertuko dugun mendikate honetako mendi nagusi eta ezagunetatik bidai bat egingo dugu 500 milioi urteko historia harrigarria eraikitzeko.
Pangearen sorreran egongo gara, basamortuak zeharkatuko ditugu, sumendiak igoko ditugu, koralezko uharrietan murgilduko gara eta glaziar erraldoien gainena ibiliko gara.
Hori guztia Pirinioetatik atera gabe. Gure mendiak beste modu batean ikusi eta ulertzeko paregabea.