"Itzulera", Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da.
Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Fitxa artistikoa:
• Zuzendariak: Dejabu konpainia, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá
• Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar
• Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar, Zazpiterdi
• Gidoia eta testuakt: Ainara Gurrutxaga
• Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
• Idazketan bidelaguntza: Mariana de la Mata
• Musika konposatzailea: Ander Fernández
• Eszenografia eta maketak: Urko Redondo
• Jantziteria: Barbara Rasso
• Argi diseinua: Andoni Mendizabal
• Teknikariak biran: Andoni Mendizabal, Josu Flores, Hodei Garazabal
• Mediazioa eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
• Burni lana: Alvaro Ledesma
• Miniaturak: Diah Setiawati
• Komunikazio grafikoa: Rodriguez & Ndungmandun
• Argazkiak: Renata Etanowski
• Kolaboratzaileak: Amorante (tronpeta), Ander Mujika (gitarra), EITB albistegiak, Arratsalean
• Off ahotsak: Luis Alberto Rodriguez, Belacqua konpainia, Begoña del Teso
• Banaketa: Artedrama, Irantzu Azpeitia
• Ekoizpen arduraduna: Miren Alcalá
• Laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Azala espazioa, L'Animal center de creation.
"Itzulera", el nuevo proyecto escénico de la compañía Dejabu es una obra de teatro llena de humor, poesía y acción.
En esta obra de autoficción los miembros de la compañía cuestionan el sentido de su creatividad e identidad. La compañía cuenta su viaje a México en 2024 y cómo un incidente inesperado en el lugar cambió el rumbo de su aventura.
La obra tiene la estructura de una road movie en directo y juega constantemente entre la realidad y la ficción. Además de actores de escena, un cineasta crea y proyecta imágenes en directo convirtiendo cada función en una experiencia irrepetible. Un cuento en el que se difuminan los límites entre lo representado y lo vivido, y en el que se invita al público a formar parte de ese viaje y de su resultado.