HEMEN EZ DU INORK ORDAINTZEN antzezlana.
Nazioarteko obra ospetsu batera jo du oraingoan Doke antzerki taldeak, eta Dario Fo italiarraren "Non si paga, non si paga!" hautatu dute publikoaren aurrera azaltzeko.
Antzezlana 1974an estreinatutakoa da eta bi etxekoandre xumek hileko amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Horietako bat supermerkatu batera sartu eta ahal duen guztia eramaten du ordaindu gabe.