Antton Aranburu eta Amaia Cantero ikuskizun berritu batekin datoz. Anttonek bere ibilbideko hainbat kantu, ipuin, olerki eta istorio bildu ditu, eta Amaiarekin batera ikuskizun berri bat sortu du: Kantu-ipuinen bidaia.
Ikuskizun berritzaile eta lasaia da; non literatura, musika eta proiekzioak uztartuko diren. Anttonek ahots eta gitarrari helduko die, eta Amaiak ipuinak, literatur aipamenak eta koru koloretsu bizi-biziak ekarriko dizkigu. Horrez gain, proiektatuko irudi eta hitzek ikuskizuna are erakargarriago bilakatuko dute.