Gela bat. Inon ez.
Hiru gela, hotzarenak eta absentziarenak.
Beldurra partekatzeko gogoa, harik eta desagertzen den arte.
Oymyakon 101 gela bakardadearentzako espazioa da, bizitzarako azken bazterra. Sekretu, gorputz eta mamuen kutxa; oroitzapen,
desira eta beldurren gordelekua. Oymyakon 101 gelan, bañua dago, non ispilua leihoa den eta ez dagoen irteteko aterik. Bakar
bakarrik gure ekintzen salatari diren irudiak eta garena isladatzen dutenak.