Oroitzen hondarrak nota txikietan Mikel Etxaburuk idatzi eta argitaratu berri den “Ahaztu baino lehen, ama” (Pamiela) poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Piano soinuz, kantuz, irudiz, poema errezitaldiz eta argiztapen giro intimoarekin osatutako ordubeteko esperientzia bat.
Pianoa: Izaskun del Cerro
Kantuan: Nerea Zuloaga
Poemak errezitatzen: Mikel Etxaburu
Irudiak: Yera Sanchez
Gaia
Ordu bat iraungo duen emanaldiaren gaia da zahartzaroa, memoriak eta desmemoriak, bizitzak eta heriotzak… eta batez ere, zaintza lanak eta bizitzak. Guztiok bizi izan dugun, bizitzen ari garen edo biziko ditugun une intimoei kantatuko diegu eta elkarrizketa xamurra sortuko dugu piano doinu ederrez lagundutako poemen bidez.