KROSKOSMIA LANDARE INBADITZAILEA KENTZEKO AUZOLANA.
Landare exotiko inbaditzaileak, jatorriz beste eskualde batekoak dira, gizakiak garraiatu eta sartu dituenak. Lurralde berrian abiada azkarrez eta kopurua handitan ugaltzen dira eta bertako habitatak eraldatzen dituzte. Ondorio bezala biodibertsitateari, ekonomiari edota egiturei (presak, bideak, etab.) kalte larriak eragin diezaiekete.
Hernanin, hainbat espezie inbaditzaile ditugu baina oraingoan Crocosmia x crosmiiflora espeziean zentratuko gara. Bere jatorria Afrikan dago eta apaingarri gisa ekarri zen. Gaur egun Urumea ibaiertzaren eremu zabalak okupatzen ditu bertako basoen egitura kaltetuz.
Landarea erauzteko teknika hoberena eskuz ateratzea da. Auzolanaren helburua, familian eta lagun artean Ereñotzuko inguruko aleak kentzea da.
ANIMATU ZAITEZ! GUZTION ARTEAN LAN POLITA EGIN DEZAKEGU!!